Euskadin lider diren enpresek baliozkotutako soluzioen bidez, startup horiek —BIND Corporate, SME eta GovTech-en azken edizioetako parte-hartzaileak— emaitza erreplikagarriak lortzen ari dira funtsezko sektoreetan.

Oraingo honetan, haien arrakasta-kasuak ezagutzeko eta haien soluzioek zure lehiakortasuna nola bultza dezaketen jakiteko aukera izango duzu.

KONEKTATU

 

LOGO IZENA DESKRIBAPENA WEBGUNEAK
BIND ADVALG4RAD Advanced Algorithms 4 Radar Radarren diseinatzaileak aplikazio berritzaile eta disruptiboetan.
Info gehiago
BIND BIOFERRIC Bioferric Urak tratatzeko disolbatutako kutsatzaileak adsorbatzeko aukera ematen duten material berrien diseinua. Info gehiago
BIND BORK Bork Lehengaien kostua aurreikusteko eta erosketa-erabakiak optimizatzeko AA eta machine learning erabiltzen duen SaaS. Info gehiago
BIND COMEXSOFT Comexsoft Banatzaileetan merkatu- eta produktu-erabakiak estrategikoki hartzeko lehiakortasun-tresna adimenduna. Info gehiago
BIND CLEVERSOLARDEVICES Clever Solar Devices Eguzki-monitorizazioko soluzio integrala. Kudeaketa eskalagarriko diagnostiko zehatzak eskaintzen ditu zorro handietarako, kostu operatiboak % 70 murrizten ditu eta energiaren ekoizpena % 12raino berreskuratzen du. Info gehiago
BIND DATAKA Data-ka AAn oinarritutako soluzioak, lan-fluxuak optimizatzeko, prozesuak automatizatzeko eta datuen kudeaketa segurua bermatzeko. Info gehiago
BIND DATAVALUE Data Value Management Datu-ustiapena, prozesuak, sistema prediktiboak eta beste zerbitzu pertsonalizatu batzuk automatizatzeko. Info gehiago
BIND GREEMKO Greemko Ingurumen-kudeaketarako eta deskarbonizaziorako soluzio integrala, tamaina eta sektore guztietako enpresentzako 1., 2. eta 3. irismenak barne. Info gehiago
BIND INSPECTRAIL Inspectrail Treneko azpiegiturak monitorizatzeko sistemak, hardware, software eta AA aurreratuak integratzen dituztenak. Bidea, katenaria, ingurunea eta haririk gabeko komunikazioak ebaluatzen dituzte, eta datuak denbora errealean aztertzeko aukera ematen dute, mantentze-lanetarako. Info gehiago
BIND LOWERTON Lowerton Berrikuntza kudeatzeko AA soluzioak, enpresei beharrak definitzen, soluzio globalak aurkitzen eta inplementazioaren jarraipena egiten laguntzeko. Info gehiago
BIND MENDITECH Menditech Industriarako zuntz optikozko sentsoreetan oinarritutako monitorizazio estrukturaleko soluzioak. Info gehiago
BIND MUUTECH Muutech Denbora errealeko monitorizazio-soluzioak, informazio-sistemen, sistema industrialen eta ekoizpen-sistemen inguruneetara bideratuak. Info gehiago
BIND NUAVIS Nuavis Ikusmen artifizialean eta birtualean oinarritutako software-soluzioa eta errealitate areagotuko teknologiak industriaren eta elikagaien sektorerako. Info gehiago
BIND POWERFULTREE Powerfultree Soluzio agrivoltaikoak, erabiltzeko presta dagoen sistemetatik hasi eta bezeroak eraikitako proiektuetan algoritmo aurreratuak integratzeraino. Info gehiago
BIND QUANTUMMADS Quantum Mads Quantum eta AAn oinarritutako soluzioak, enpresetan efizientzia eta erabakitze-prozesuak maximizatzeko, datuetan oinarrituta. Integrazioa, interoperabilitatea eta inpaktua dituzte ardatz. Info gehiago
BIND SCOTT&IRWIN Scott & Irwin I+Gko soluzioak ETEei eta enpresa handiei soluzio teknologiko aurreratuak eskaintzeko. Info gehiago
BIND SIAPS SIAPS Ikusmen artifizialeko teknologia bidez prozesuak automatizatzeko ikuskapen- eta gainbegiratze-sistemak ezartzen adituak. Info gehiago
BIND TWINDUSTRY Twindustry Ingeniaritza-zerbitzuak ekoizpen-ingurune automatizatuetan, biki digitalen teknologian eta haien aplikazio industrialetan espezializatuta. Info gehiago
BIND UNISCOOL Uniscool UniSCool-ek hozte-sistema likido zuzen, trinko bat patentatu du, eta kontsumo elektrikoaren % 70 aurrezten du eta hozte-errendimendu handia du. Info gehiago
BIND CLICKERS We are Clickers Adimen artifizialeko soluzioak marketinerako, prozesuetarako, talentuaren kudeaketarako eta finantzetarako. Info gehiago

Aitzinatu euskal
industriaren etorkizunera

Goiz bat berrikuntza teknologikoaren bihotzean, startup disruptiboekin, euskal enpresekin eta ekosistema teknologikoko profesionalekin konektatzeko.

  • 2025eko uztailak 3 ∙ 9:00-14:00

  • Kursaal Jauregia, Donostia