- Danobatgroupen ustez, azken garapen digitalak eta informatikoak makina-erremintan aplikatzeak soluzio berri eta adimendun asko emango ditu, fabrikak adimentsuagoak izan daitezen.
- Makinen produktibitatea eta prezisioa hobetzen duten software moduluak garatu dituzte. Bere interfaze errazei esker, makinak urrunetik kontrola daitezke, sentsoreetatik jasotako big datan oinarrituta.
- Fabrikazio aurreratuan espezializatuta dagoen IDEKO ikerketa eta teknologia zentroarekin lankidetza estuan lan egiten dute.










