BIND SACYR LOGOA

Nazioarteko talde bat gara, mundu osoko 20 herrialde baino gehiagotan gaude, eta balio handiko proiektu berritzaileak gauzatzen ditugu. Sacyr-en 15.000 gizon eta emakume baino gehiago gara, eta gure talentua aurrerapenaren zerbitzura jartzen dugu, edozein erronka irtenbide bihurtzeko behar den ardura eta pasioarekin.

Sacyrren gure helburua da gizarteari aurrera eginaraztea, jarduten dugun eskualdeen ongizatea eta garapen jasangarria sustatzen duten azpiegiturak garatuz eta kudeatuz, eta, aldi berean, balioa sortzea gure interes-talde guztientzat: langileak, bezeroak, bazkideak, akziodunak eta gizartea, oro har.