Zer da BIND SME?
BIND SMEn, startupek industriaren erronka berriei aurre egin ahal izango diete eta Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren Euskal Ekosisteman murgildu ahal izango dira, berrikuntza irekiaren bidez. Hautatutako startupek ingurune errealetan ezarriko dituzte soluzioak, Euskadiko erreferentziazko ETE industrial batekin edo gehiagorekin lankidetzan.
BINDen ekimen publiko pribatu hau startupak enpresa txiki eta ertainetara hurbiltzeko izan da, eraldaketa digitala bizkortzeko eta erronka teknologikoei aurre egin eta konpontzeko.
BIND SME ekimenaren motorra BIND berrikuntza irekiko plataformaren eta ekosistemaren eredua ETE eta startupen lankidetzara hurbiltzea da. BIND SMEk lankidetza-aukera berriak sortzen ditu euskal ETEen eta startupen artean, erronka-ereduari jarraituz eta BIND plataformaren arrakasta segmentu horretara hurbilduz.
Startupentzako onurak

Startupak enpresa txiki eta ertain teknologikoen parte-hartze aktiboaz baliatzen dira, enpresa txiki eta ertainek zehaztutako erronkei irtenbideak bilatzeko.
Nolako startupek har dezakete parte?
Industria adimendunerako erronka sektorialak
BIND SMEko kide diren ETEek eraldaketa digitaleko zenbait erronka identifikatzen dituzte. Erronka horiei startup teknologikoekin lankidetzan proiektu berritzaileak garatuz erantzutea da helburua. Startupen eskaerak aurkeztu ondoren, ETEek beren beharretara ondoen egokitzen diren irtenbideak hautatzen dituzte, planteatutako erronken arabera. Kasu batzuetan, startup bat baino gehiago hautatu daiteke erronka bererako.
5. edizioa: 20 ETE teknologia berrien bila
BIND SME osatzen duten ETEak liderrak dira beren sektorean. Aurten, 20 enpresa txiki eta ertain ari dira irtenbide berritzaileen bila, teknologia disruptiboak aplikatuz eta garatuz industriak eraldaketa digitaleko prozesuan planteatzen dituen erronka berriei erantzuteko.
Erabilera kasuak
BIND SMEren 5. edizioan parte hartu duten 20 ETEek 7 erabilera-kasu (+ informazioa) lehenetsi dituzte, honako arlo hauetan: antolaketa eraginkorra, negozioa eta azken bezeroa, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa.
Kolaboratzaileak
BIND SMEren 5. edizioan 15 kolaboratzaileak parte hartzen dute.
Funtsezko datak
Programari buruz
BIND SME

“BIND benetako erronkak ezagutzeko eta enpresei menperatzen ditugun teknologiekin solastatzen lagun diezaiekegula erakusteko lekua da”

“ETEen benetako beharrak eta erronkak ezagutu ditugu; oso garrantzitsua da hori merkatura eraman nahi den edozein soluzioak aplikatzeko”.

“Startupekin lankidetzan aritzea funtsezkoa da Dikmeoren posizionamendua eta lehiakortasuna ziurtatzeko”













































